Beste negu bat

…Munduaren amaiera iruditu zaio baina, edukiontzietako zaborra kamioan ustearen zarata zorrotza izan da iratzarri duena.  Eskuak luzatu ditu aulkiaren behekaldera eta jakinminez laztandu du lurzoru hotza.  Begiak zirikatu ditu sinetsi ezinda. Oinutsik  egin beharko dio aurre piztear den egun berriari, beste behin. 

Etzanda jarraitzen duela atera du kulero artetik bere altxorrik preziatuena, hotza kolorez janzten duen maitale arriskutsua.  Mutil gazte bat igaro da bizkarrean motxila hartuta, agure bat gero. Altxorra besartean gogor estutu eta kalean gora galdu diren arte itxaron du. Ez da fio.

Sudurzulotatik barrena, urteek zakar kolpatutako gorputza bete du itxaropenez. Begiak itxi ditu berriro. Ez da eguzkiaren beroa aurpegian sentitzeko gai, baina, gora begira jarri da eta gorritutako begi berdeak itsutu dizkio. Ez du lainorik aurkitu zeru zabalean. Ez da gaur behintzat ilunpetan betiko isilduko. “Beste negu bat gainditu dut” pentsatu du.

Eguzkiak baina, ilargiak beste trikimailu ezagutzen ditu. Iruzur egin dio berriro. Neguak hilabete du oraindik gordeta, infernurik hotzenean.  Ezin ziurtzat eman udaberria sekula helduko ote den ere.

Bitartean atzean utzitako emakumea burutik kendu ezinda, autobusera iristear da gazte motxiladuna, arkatza eskuan duela…

About these ads

Deja un comentario

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s